Albisteak 2019

ELKARRIZKETAK

27 Abu 2019

Hurrengo urtera arte Kaiku eta Lekittarra Elecnor

Hurrengo urtera arte Kaiku eta Lekittarra Elecnor

Bizkaitarra eta Lekittarra ontziek amaitutzat eman dute aurtengo Eusko Label Ligako denboraldia
 

Arraunaren maila gorenak amaiera eman zion aurtengo sasoiari joan den asteburuan Galiziako uretan jokatutako bi estropadekin. Gauzak horrela, Kaikuk eta Lekittarra Elecnorrek bederatzigarren eta hamargarren postuan amaitu dutenez, hurrenez hurren, agur esan diote 2019ko Eusko Label Ligako denboraldiari. 

Bi arraun elkarteko kideak pozik agertu dira denboraldi hasieran jarritako helburua bete dutelako, mailari eustea, hain zuzen. Beraz, bi talde bizkaitarrek datorren urtean ere maila gorenean ariko dira. Nikolas Vicuña Lekittarrako arraunlaria gustora dago Eusko Label Liga estreinatzeagatik, eta nola ez, mailari eusteagatik. “Estropada guztietan borrokatu behar duzu eta ezin zara erlaxatu”.  

Andoni Pedrosa Kaikuko arraunlariak ere pozik geratu da taldeak egin duen denboraldiarengatik. Bizkaitarra ontziak hasieratik lortu zuen behealdeko postuetatik aldentzea, eta hala, denboraldia gozatzeko parada izan dute sestaotarrek. Pedrosak Zierbenako estropada du buruan, bizkaitarrek seigarren lekuan amaitu baitzuten. Bestalde, Kaikuko arraunlariak taldeko giroa ezinhobea dela azpimarratu du, eta hori emaitzetan ikusten dela dio. 
 

Itzuli