Albisteak 2018

BEREZIAK

09 Eka 2018

Euskotren Liga araudi zehatzago batekin

Euskotren Liga araudi zehatzago batekin

Gaur ospatutako biltzarrean Euskotren Ligako lehenengo hiru taldeak datorren urteko ligarako postu bat ziurtatuko izango dutela eta laugarrenak playoff-a jokatu beharko duela hitz egin da

Gaur goizean Bilboko Bizkaia Frontoian ACT-ko Biltzarra elkartu da, eta hau ekainaren 24an Eusko label Ligari hasiera eman baina lehen egingo den azkena izan da. Bertan hainbat puntu garrantzitsuez eztabaidatu da. Asteko, ohikoa den moduan, administrazio eta ekonomia gaiez hitz egin dute. Gainera, erabaki berriak hartu dira arauak hausten diren unerako.

Punturik garrantzitsuenetariko bat emakumeen txapelketari buruz izan da. Aurten emakumeek Euskotren Ligan sari ekonomikoak jarduera bakoitzaren amaieran eskuratuko dituzte eta jarduera hauek zortzi izatetik 14 izatera pasako dira. Gainera, aurten beste berrikuntza bat jarriko da martxan; lehenengo hiru taldeek hurrengo urteko ligarako postua ziurtatuta izango dute, eta liga laugarren postuan amaitu duen taldeak playoff bat jokatu beharko du.

Hauek oso aurrera pausu garrantzitsuak dira ACT-rentzat, izan ere berdintasuna gure helburu nagusienetariko bat baita. Galderak egin eta hauei erantzuna eman ostean, Biltzar hau amaitutzat eman da eta kideak bizkaitar hiriburuan bazkaldu dute zirraraz beteriko denboraldi bategatik topa eginez.

Itzuli