Albisteak 2018

BEREZIAK

29 Abu 2018

Hurrengo urtera arte, San Pedro eta Kaiku Producha

Hurrengo urtera arte, San Pedro eta Kaiku Producha

Libiak eta Bizkaitarrak aurtengo Eusko Label Ligako parte-hartzea amaitu dute

Atzo gogoratu genuen bezala, Galiziako asteburuak amaiera eman zion 2018ko Eusko Label Ligako fase erregularrari. Horrekin batera, aurtengo partaidetza bukatutzat eman zuten San Pedrok eta Kaiku Produchak sailkapeneko bederatzigarren eta hamargarren lekuan, hurrenez hurren, amaitu eta gero. 

Bi ontzietako tripulazioak pozik azaldu dira mailari eusteko helburua bete eta gero, horrela beste urte batez arraunaren gorengo mailan jarraituz. Hala jakinarazi digute Imanol Sagarzazu Libiako arraunlariak eta Daniel Garcia Bizkaitarrako arraunlariak. 

Beraz, datorren urtera arte, San Pedro eta Kaiku Producha!

Itzuli