Albisteak 2018
BEREZIAK
22 Mai 2018
Estropada pokerra A Coruñan
Bandeira Cidade da Coruñak momentuko gizonezko eta emakumezko trainerurik onenak Praia Riazor-en bilduko ditu uztailaren 7 eta 8an
Iazko Eusko Label Ligako egutegia berritasun garrantzitsu batekin iritsi zen, izan ere A Coruña bezalako hiri garrantzitsu bat estropada toki bihurtu zen. Izandako arrakasta handiaren hondoren, aurten ere lehia Riazorreko uretara bueltatuko da inoiz baina indar gehiagorekin. Uztailaren 7an arratsaldeko 18:00etan eta uztailaren 8an 11:45etan II Bandeira Cidade da Coruña jokoan jarriko da. Bertan, momentuko trainerurik onenek itsaso gogor bati aurre egin beharko diote, izan ere iazko urtean sekulako irudiak utzi zituen estropada honek Torre de Hércules testigu zelarik.
Baina gaur goizean Concello da Coruñan errubrikaturiko akordioa haratago doa. Izan ere, lehenengo aldiz, emakumezkoen traineruak lehia bizian arituko dira bai larunbatean eta bai igandean Bandeira Cidade da Coruñako lehenengo edizioan. Gizonezkoen estropadari hasiera eman baina lehen, emakumezko lau trainerurik onenek 2018ko Euskotren Ligari hasiera emango diote. Oraindik liga honetan arituko diren klubak zeintzuk diren ez dakigu, hauek zeintzuk diren A Coruñako estropada baina aste bat lehenago jakingo baitugu ospatuko den Euskotren Ligara igotzeko playoff-ean. Beraz, Praia de Riazor, emakumezkoen lehenengo lehiaren agertoki izango da.
Hau horrela izanda, gaur goizean Concello da Coruña akordio honen firmaren testigu izan da. Bertan Alberto Lema, Concello da Coruñako Turismo Zinegotzia; Lanzada Calatayud, A Coruñako Turismo Partzuergoko Kudeatzailea; eta Borja Rodrigo, ACT-ko Lehendakaria izan dira. Azken honek ondorengoa azpimarratu nahi izan du “akordio hau garrantzitsua da, izan ere ikusgaitasun paregabe bat da guretzat ingurune ezin hobe batean eta, gainera, iazko urtean azken denboraldietako estropadarik ikusgarrienetariko bat eskaini zigun leku berezi honek”.