Albisteak 2018

BEREZIAK

12 Abu 2018

San Juan Iberdrolak historia idatzi eta Cabok errepikatu du

 San Juan Iberdrolak historia idatzi eta Cabok errepikatu du  San Juan Iberdrolak historia idatzi eta Cabok errepikatu du

Batelerek Mapfre Bandera eta bosgarren Liga Euskotren jarraian irabazi dute eta Cabok Eusko Label Ligan bigarrenez historian irabazi dute bandera, 2004an egin zuten lekuan

Eguneko orrialde garrantzitsua San Juan Iberdrolak idatzi du, gaur jokoan jarritako Mapfre Bandera irabazita ziurtatu dute bosgarren Euskotren garaikurra, oraindik 2 jardunaldi jokatzeko daudenean, sekula ez dena ikusi. Eta Eusko Label Ligan bigarrenez jarraian izan dugu ezustekoz beteriko jardunaldia. Cabok, bigarren txandatik, irabazi du Hondarribiko XXXI. Bandera - Mapfre Sari Nagusia eguneko denbora onena eginda, Urdaibai Aviarena baino 12 ehunen azkarragoa. 

Ontzi galiziarrak hegan egin du bigarren txandatik eta aurkari zuzenei abantaila handia atera die hasiera-hasieratik. Hirugarren kaletik abiatu dira galiziarrak eta maniobraz maniobra aldea handituz joan dira helmugan 19'45"86ko denbora eginda. Marka izugarria, 41 segundo pasa behar izan baitira txandako bigarren ontzia helmugaratzeko, Santurtzi Iberdrola. Bigarren izan da Sotera, hirugarren San Pedro eta laugarren Ondarroa Cikautxo. Azken bi hauek lehia bizia izan dute hirugarren postuko borrokan. Cabok ohorezko txanda itxaron behar izan du ontzi azkarragorik zegoen jakiteko, baina ez da horrela izan. Beraz, galiziarrek Eusko Label Ligan bigarren bandera irabazi dute, lehenengoa 2004. urtean lortu zuten eszenatoki berean, Hondarribian. 

Saria lortzeko zorian izan da Urdaibai Avia. Hirugarren kaletik ere arraun eginez 12 ehunenera geratu da ohorezko txandan nagusitu den Bou Bizkaia. Bigarren izan da GO fit Hondarribia. Ama Guadalupekoa aurre egiten saiatu da, baina luze bakarra eutsi dio gertutik. Lehen ziabogan segundo bakarrekoa zen aldea, baina bigarrenean bost segundokoa eta amaieran 13ra iritsi da ontzi berdea. Zierbena Bahias de Bizkaia 16 segundora helmugaratu da eta Orio Babyauto 30era. Galipoek eguneko laugarren denbora egin dute Ama Guadalupekoaren atzetik, baina San Nikolasaren aurretik sailkatu da Donostiarra. 

Bantxa hirugarren kaletik aritu da ere, eta lehen txandan arraun eginez argi nagusitu zaie aurkariei aurkariei. Lehen paladatik estropada buruan izan dira eta helmugan 20'11"48ko denbora egin dute, eguneko bosgarren onena. Txanda Kaiku Produchak 14"ra, Tirán Pereirak 26"ra eta San Juan Sumelecek 34 segundora bete dute. Galiziarrek beste puntu bat jan diote Errekari sailkapen orokorrean. 

Eusko Label Ligaren lidertza Urdaibai Aviarentzat izaten jarraitzen du 144 punturekin, GO fit Hondarribiak baino 9 gehiago eta Zierbena Bahias de Bizkaiak baino 13 gehiago. Sailkapenaren beheko partean Errekari bi puntuko errenta geratzen zaio besterik ez Mar do Con traineruarekiko jaitsiera zuzena ekiditeko borrokan. 

San Juan Iberdrolak bosgarren Liga Euskotren irabazi du jarraian

Bi jardunaldi geratzen zaizkio oraindik emakumeen txapelketari eta Batelerek garaikurra ziurtatu dute jada matematikoki. Sekula ikusi ez zena, ezta ere klub batek bosgarren aldiz Liga Euskotren jarraian irabaztea. San Juan Iberdrolak historia egin du. Sanjuandarrak onenak izan dira denboraldi osoan zehar eta gaur ere izan dira Hondarribiko Mapfre Banderan. 

Arroxek Orio Babyauto izan dute berriz ere aurkari nagusi gisa. Joaneko luzean Txikik 2 segundora iritsi da ziabogara, eta itzulerakoan atzo GU Arraunek hartutako lekukoari jarraipena ematea bilatu du, eta bide batez, sanjuandarren ospakizunak atzeratu, baina ez du lortu. San Juan Iberdrolak nahikoa zuen horiek baino puntu bat gutxiago batzea nahikoa zuten, baina titulua era onenean lortzea bilatu dute, bandera irabazita. Helmugan, 3 segundo motelagoa izan da Orio Babyautoren denbora, eta txanda GU Arraunek 12 segundora eta Hondarribia Bertako Igogailuak 28ra osatu dute. 

Beraz, Batelerak txapeldunak dira jada eta 46 puntu dituzte sailkapenean. Txikik 10 puntu gutxiago ditu eta GU Arraunek, 23rekin Ama Guadalupekoak baino 8 gehiago ditu. 

Arraunaren gorengo txaplketa datorren astean bueltatuko da Zarauzko Estropada klasikoan, ohi den bezala, bi jardunaldian jokatuko dena. 

Itzuli