Albisteak 2018

ELKARTEA

07 Api 2018

ACT eta ALN noranzko berdinean doaz

ACT eta ALN noranzko berdinean doaz

Hitzarmen berri honek bi elkarte hauek elkarlanean jartzeko intentzioa du hobekuntza lortzeko asmotan

Gaur goizean Vilagarcía de Arousa izan da Asociación Liga Noroeste (ALN) eta Asociación Cubs de Traineras (ACT)-ren arteko hitzarmenaren testigu. Honen intentzioa bi asoziazioek batera aurrerantz jarraitzea da Ozeano Atlantikoan eta Kantauri Itsasoan burutzen diren estropadei indarra emateko. Akordio hau sinatu den paperean hainbat puntu garrantzitsu ere badaude; kirolari berrien sarrera edota hauen formazio eskubideen konpentsazioa esate baterako. Azken puntu hau azken urteetan ACT eta ARC (Asociación de Remo de Cantábrico) aurrera eramaten jardun dira.

Hau horrela izanik, hitzarmen honekin bi elkarteen helburuak bateratzea lortu nahi da. "Duela urte batzuk horrelako akordio batera iritsi ginen ARC-rekin eta gure azken urte hauetako helburua ALN-rekin puntu berdinera iristea zen. Melchorrek eta Batzordeak erraztazun handiak jarri dizkigu hitzarmen hau aurrea ateratzeko eta prozesu osoa oso erraza izan da", hau da Borja Rodrigok, ACT-ko presidenteak gaur goizean esan duena. Bestalde, Melchor Gagok, ALN-ko presidente berriak, hauxe zioen; “Guretzako oso akordio garrantzitsua da, bi elkarteen arteko erlazioa betidanik oso ona izan baita”.

Vilagarcia de Arousako Nobles aretoan burutu den ospakizun honetan, bi elkarteen presidenteez eta Batzordeko kideez gain, Vilagarcía de Arousako alkatea ere egon da, momentu garrantzitsu honen anfitrioi izanez.

Itzuli