Albisteak 2019
BEREZIAK
06 Eka 2019
Kursaal-ak emango dio hasiera denboraldiari
Eusko Label Liga eta Euskotren Ligaren denboraldi berri honi hasiera emango dion ekitaldia larunbat honetan ospatuko da Donostian eta streaming bidez zuzenean jarraitu ahal izango da.
Larunbat honetan, 2019ko Eusko Label Ligaren aurkezpen ekitaldia ospatuko da Donostiako Kursaal Batzar Jauregian 19.30etatik aurrera, eta bide batez, CaixaBank Koroa lehiaketaren beste denboraldi bati hasiera emango zaio. Sandra Sabates, El Intermedio-ko aurkezlea eta Joxe Felipe Auzmendi, Eusko Label Ligako ahotsa, izango dira ekitaldi hau zuzentzeko arduradunak. Bestalde, beste urtebetez, ekitaldia zuzenean streaming bidez jarraitzeko aukera izango da Eusko Label Ligak Facebook-en duen kontuaren bitartez.
Zazpi merezimendu banatuko dira larunbat honetako Ekitaldian: Traineru Azkarrenaren Arrauna, Kirol Merezimenduaren Arrauna, Entrenatzaile Onenaren Arrauna, Patroi Onenaren Arrauna, Urrezko Arrauna, Ohorezko Arrauna eta Zaletuen Arrauna. Sari horiek banatzeaz gain, 2018. denboraldiko txapeldunak izan diren Urdaibai Avia eta San Juan Iberdrolari CaixaBank Koroa eta Euskotren Garaikurraren erreplikak emango zaizkie, hurrenez hurren.