Albisteak 2013
ELKARTEA
11 Mai 2013
ACT BARTZELONARA BEGIRA JARRI DA, HONDARRIBIKO BATZARRAREN OSTEAN
Maiatzaren 11n, larunbatez, ACT elkarteak batzarra antolatu du Hondarribiko Hiruzta Upeltegian. Batzarrean elkarteko bazkideak parte hartu dute.
Ohiko Batzarrean honako gai hauek nabarmendu dira:
· Azken batzarretako akten onarpena.
· 2013 denboraldiari begira onartutako arautegiaren berrespena.
· Bazkideei 2013ko bigarren hiruhilekoko gestio eta administrazio kontuen hainbat xehetasun eman zaizkie.
· ACTk eta ETBk hurrengo lau urterako adostu duten kontratuaren onarpena.
· SDR Castro Urdialesen baja eta SDR Castreñaren izen-ematea onartzen da, bazkide berri gisa.
Azpimarratzeko modukoa da, era berean, San Miguel Liga-la Caixa Koroa lehiaketako aurkezpen gala hurrengo ekainaren 8an izango dela. Hitzordua Donostiako Kursaal Jauregian izango da.