Albisteak

BEREZIAK

25 Urr 2019

Zer dio prentsak?

Zer dio prentsak?

Hedabide ezberdinek arraun merkatuaren inguruan jaso dituzten albisteei errepasoa egingo diegu

2020. denboraldirako Eusko Label Liga eta Euskotren Ligarako kirol proiektu berriari erreparatzeaz gain (hemen daukazu talde gipuzkoarraren prensa oharra), komunikabideek beste berri hauek ere eman dituzte:

Alerta Cantabria: Santurtzi Iberdrolatik Cristian Garmaren fitxaketa lortu ondoren, Pedreñaren proiektuak Eusko Label Ligako beste arraunlari baten laguntza izango du. Gabi Bedia bere harrobiko taldera itzuliko da San Juan eta San Pedro bezalako talde gipuzkoarretan egon ondoren.

Deia / Berria / El Correo / Noticias de Gipuzkoa: Azken asteetan Iker Gimenoren fitxaketaz hitz egin ondoren, orain Lur Uribarren patroiak alderantzizko bidaia egingo du eta datorren denboraldian Alexander Estebanekin batera egongo da Deusto Bilbaoren proiektu berrian.

Itzuli