Albisteak 2018
BEREZIAK
16 Ira 2018
Urdaibai Aviak Eusko Label Liga Koroatu du
Bou Bizkaiak CaixaBank Koroa altxatu du, GO Fit Hondarribiak bandera, eta Lekittarra Elecnorrek, San José XV Astillerok eta Donostiarrak igoera lortu dute
Urdaibai Aviak bere zazpigarren CaixaBank Koroa altxatu du gaur Portugaleten jokatu den XLVIII GP - XLIV Bandera El Corte Ingles eta gero, non GO fit Hondarribiak lortu du garaipena. Joseba Fernandezenek hirugarren Eusko Label Liga jarraian irabazi dute horrela eta historiako orrialde berri bat idatzi dute. Gaurko jardunaldiak Lekittarra Elecnor eta San Jose XV Astilleroren Eusko Label Ligarako igoerak utzi dizkigu, eta Donostiarrarena Liga Euskotrenera. Eta beraz, San Juan Sumelecen eta Hondarribia Bertako Igogailuaken agurra gorengo mailari.
Gaurko bandera GO fit Hondarribiarentzat izan da. Ama Guadalupekoak txanda meperatu du hasiera-hasieratik bigarren kaletik. Atzoko zapore gaziaren ondoren Mikel Orbañanosen mutilek agur esan nahi izan diote denboraldiari era onenean. Bigarren izan da Orio Babyauto, hirugarren Zierbena Bahias de Bizkaia eta laugarren Urdaibai Avia. Txapeldunak eguneko bosgarren denbora egin du.
Cabok, lehen txandatik, laugarren postu batekin agurtu baitu denboraldia. Beni Silvaren mutilak hobera egin ditu luzetik luzera eta amaiera bikain batekin eguneko laugarren denbora egin dute. Boirokoak Santurtzi Iberdrolarekin borrokatu dute estropada guztian zehar. Sotera 6 segundora helmugaratu da, hirugarren Donostiarra izan da eta laugarren, Ondarroa Cikautxo.
Era honetan, Urdaibai Aviak lehen lekuan itxi du denboraldia 209 punturekin, GO fit Hondarribiak baino 12 gehiago eta Zierbena Bahias de Bizkaiak baino 23 gehiago.
Azpimarratzekoa Ander Etxegoienek CaixaBank Patroi Onenaren Maillota jaso du. Libiak ez du gaur arraunik egin baina patroia VIP Itsasontzira gerturatzeko bertaratu da.
Lekittarra Elecnor eta San Jose XV Astillero Eusko Label Ligakoak dira....
Eusko Label Ligako playoffak bigarren jardunaldi zirraragarri bat utzi digu erlojupekoan. Kantabriarra izan dira azkarrenak gaur, baina atzoko laugarren postuaren ondoren, begi bat aurkarietan izan dute jarrita. Ares, Lekittarra eta Samertolameu Oversea oso antzeko markak egin dituzte ziabogetan. Osertz Aldayren mutilek tartea ireki dute poparean eta azkenik eguneko bigarren denbora markatu dute. Bi segundo motelago izan da Meirako ontzia, laugarren izan da Ares eta San Juan Sumelecek itxi du sailkapena.
Bi jardunaldien puntu batuketak Lekittarra Elecnorri eman dio lehen lekua gorengo mailan, baina bigarrenerako denboren batuketa egin behar izan da. Azkenik, San Jose XV Astillerok Samertolameu Overseak baino 44 ehuneneko gutxiago behar izan ditu bi estropadak osatzeko eta beraz, Eusko Label Ligan arituko da datorren urtean. Bestetik, San Juan Sumelecek maila galdu du playoffean sailkapena lortu ezin eta gero.
....Eta Donostiarra, Liga Euskotrenekoa
Estropadaren aurretik epaileek atzo eman eta kendutako 10 segundoko zigorra berreskuratu dute Hondarribia Bertako Igogailuakentzat, eta beraz, Ama Guadalupekoak oso zail zuen erronka hasi baino lehen. Uretan, Donostiarra berriz izan da garaile. Kanpoko balizan donostiarren 7 segundoko aldea bazuten, helmugan 15ekoa izan da bi ontzien arteko aldea. Beraz, Iñaki Mendizabalen emakumeak gorengo mailan arituko dira datorren urtean eta bestetik, Iker Cortesenak ETE Ligan izango dira.
Emozioz beteriko jardunaldi bikaina izan dugu Portugaleteko uretan denboraldiari behar bezalako amaiera emateko. Eusko Label Liga datorren urtean bueltatuko da uretara. Ordura arte!
*Urdaibaia Avia estropadatik kanpo geratu da okerreko hamalaukoatagik