Albisteak 2017

BEREZIAK

21 Eka 2017

"Urdaibai Aviak, denboraldi osoan zehar, maila altua mantentzea gustatuko litzaidake"

"Urdaibai Aviak, denboraldi osoan zehar, maila altua mantentzea gustatuko litzaidake"

Joseba Fernandez, Urdaibai Aviako entrenatzaile berria, gustura dago taldearekin eta prest dago udarari hasiera emateko

Joseba Fernandezek, Bou Bizkaiako entrenatzaileak, emango dio amaiera aurre-denboraldian zehar, CaixaBank Koroa lortzeko lehian jardungo duten klubeko entrenatzaileei egindako elkarrizketa multzoari. Fernandezentzat, bost urtez San Juan Sumeleceko entrenatzaile izan ondoren, hau izango da lehenengo aldia lehengo urteko Eusko Label Ligaren garaileak zuzentzen dituena.

Fernandezek adierazi du “Urdaibai Aviak, denboraldi osoan zehar, maila altua mantentzea gustatuko” litzaiokela. Bestalde, entrenatzaile gipuzkoarrarentzat “aurreko urteko irabazleak berriro ere irabazle egitea egon daitekeen erronkarik interesgarriena da”. CaixaBank Koroa lortzeko lehia berri honetan, “lehiakiderik garrantzitsuenetako bat Hondarribia izango” dela azpimarratu du, bere iritziz oso “talde indartsua” baita. Fernandez, gogotsu dago Eusko Label Ligako edizio berri honi hasiera emateko eta lehengo urteko irabazleak entrenatzeko erronkari hasiera emateko.

Itzuli