Albisteak 2018

BEREZIAK

19 Eka 2018

Patroien lehia

Patroien lehia

Eusko Label Ligarekin batera CaixaBank-eko Patroirik Onenaren Garaikurra jokoan jarriko da

Eusko Label Liga hastear dago eta honek Patroirik Onenaren CaixaBank Garaikurra jokoan jarriko dela ere esan nahi du. Sari honen helburua denboraldiko patroirik onena saritzea da, 19 estropadetan zehar trebezia handiena izan duena. 12 klubetako patroiak baloratzeko hainbat parametro kontuan hartuko dira, beste urteetan egin den modu berean. Horretarako GPS-ak igorritako datuen arabera, hiru, bi eta puntu bat banatuko dira estropada bakoitzeko hiru patroirik onenen artean. Sailkapenaren buru dagoen patroiak Kiborrek, Eusko Label Ligako babesleak, diseinatutako Patroirik Onenaren CaixaBank maillot berria jantziko du, hau grisa eta zuria izango da.

Patroirik onena baloratu ahal izateko beste urteetan erabilitako metodo berdina jarraituko da. Epaileek estropada xehetasun guztiekin jarraituko dute, eta Batzorde Teknikoak, bestalde, GPS-ak igorritako datuak kudeatuko ditu. Hau oso informazio baliagarria da, izan ere estropadan zehar traineruak egindako metroak, hiru ziabogak egiten iraun duen denbora (baliza baino 50 metro lehenagotik eta 50 metro geroagorarte) eta patroiak egindako lanaren faktore erlatiboa (ibilbidearen denbora/abiadura eta ontziaren ziabogak emateko denbora/abiadura) kontuan hartuko dira. Behin datu hauek aztertuta, hiru puntuak parameto hauek hobekien egin dituen patroiarentzat izango dira, bi puntu bigarren onenenarentzat izango dira eta hirugarrenak puntu bat irabaziko du.

Badirudi iazko denboraldiko garaileak, Ioseba Amunarrizek, berriz ere Patroirik Onenaren CaixaBank Garaikurra eskuratzen saiatuko dela, baina hau ez da erraza izango eta denetarik gerta daiteke adrenalinaz beteriko liga honetan. 

Itzuli