ACT TV

ELKARRIZKETAK

14 Ira 2019

Orio Babyauto txapeldun!

Orio Babyauto txapeldun! Orio Babyauto txapeldun!

San Nikolasak Bermeo Hiriko XXXVII. Bandera – Avia Sari Nagusia eta Eusko Label Ligako amaierako garaipena erdietsi ditu gaur Bermeon

Orio Babyautok garaipena lortu du gaur Bermeo Hiriko XXXVII. Bandera – Avia Sari Nagusian 19’43”66ko denborarekin eta honenbestez bere historiako lehen CaixaBank Koroa jasoko du bihar Portugaleteko uretan. Bestalde, Arkaitz Diazek CaixaBank Patroi Onenaren Sailkapenean amaierako garaipena ziurtatu du gaur.

Lehia gogor baten ostean, Orio Babyautok ohorezko txandaren garaipena lortu du 19’43”66ko amaierako denborarekin, GO fit Hondarribiako bidasoarrei 2”84ko aldea ateraz. Hirugarren postua Santurtzi iberdrolarentzat izan da 19’48”40ko kronoarekin eta Zierbena Bahías de Bizkaia zazpigarren izan da gaurkoan, garaileengandik 33”96ra.

Urdaibai Aviak indar erakustaldi bate gin du gaurko lehenengo txanda eta amaierako laugarren postua erdietsi du bere zaletuen aurrean 19’51”06rekin, Donostiarrari 14”20ko aldea ateraz. Ondarroa Cikautxok, 20’12”52rekin, eta Cabok, 20’35”96ko denborarekin, itxi dute txanda seigarren eta zortzigarren postuan hurrenez hurren.

Ares eta Zarautz Babyautok abantaila lortu dute

Aresek lortu du playoffeko lehen jardunaldi honetako garaipena eta honenbestez lehenengo 5 puntuak 20’20”44ko denborarekin. Zarautz Babyauto izan da bigarren 20’23”26rekin. Deusto Bilbaok 3 puntu erdietsi ditu galiziarrengandik 6”72ra iritsita. San Pedro eta Tiránek itxi dute playoffeko txanda, 20’30”92 eta 20’31262rekin.

Hondarribia Bertako Igogailuakek bere maila erakutsi du

Hondarribia Bertako Igogailuakek eman du lehen golpea Euskotren Ligako playoffeko lehen jardunaldian 11’07”85eko denborarekin. Hibaika Jamones Ancín izan da bigarren 8”66ra eta Zumaia Salegi Jatetxea izan da gaurkoa hirugarrena 11’21”29ko denborarekin.

Amaiera festa bihar Portugaleten

Eusko Label Ligak agur esango dio bihar denboraldiari Portugaleteko uretan XLIX GP – XLV El Corte Inglés Bandera eta Playoffeko bigarren jardunaldia lehiatuta. Emozioa 11:40 etatik aurrera hasiko da bihar Ibaizabaleko uretan.

Itzuli