Albisteak 2024

LEHIAKETA

17 Api 2024

Ikusgai daude Euskotren Ligako aurredenboraldiko zerrendak!

Ikusgai daude Euskotren Ligako aurredenboraldiko zerrendak!

Emakumezkoen lehiaketan jardungo duten klubek 2024ko denboraldiko lehen zerrendak aurkeztu dituzte.

Euskotren Liga hasteko bi hilabete falta direnean, klubek denboraldiaurreko zerrendak aurkeztu dituzte. Arraunzaleek dagoeneko zerrendak ikusgai dituzte lehiaketaren webgune ofizialean.

Lehen zerrenda horiek behin-behinekoak dira, eta behin betikoak ez dira ezagutzera emango banku finkoko arraunketa-lehiaketa nagusia hasi baino 20 egun lehenagora arte.

Arraunlarien lehen zerrenda honetan klub bakoitzak gutxienez 16 kirolari eta gehienez 26 aurketztu behar ditu. Kopuru hori 22ra murriztuko da behin betiko zerrendan.

Urte aldaketa ACT Remo aplikazioan

Gainera, erabiltzaile guztiei gogorarazten diegu ACT Remo appean aurtengo informazioa erakusteko 2024a aukeratu behar dela. Horregatik, apparen goiko eskuinaldeko ikonoan klik egin eta ikusi nahi den urtea hautatu behar da.
 

Itzuli