Albisteak 2017

BEREZIAK

14 Abu 2017

Hondarribia eta Ondarroako 'Azken Luzea' iritsi da

Hondarribia eta Ondarroako 'Azken Luzea' iritsi da

Beste astelehen batez asteburuaren errepasoa egingo degu sekzio honetan

Larunbatean Hondarribiko XXX. Bandera – GP Mapfre eta igandean XXXIII. Ondarroako Bandera – Cikautxo Sari Nagusia lehiatu ondoren, azken bi jardunaldi hauek aztertzeko unea iritxi da CaixaBank-en eskutik . Larunbatean Urdaibai Avia eta Hondarribiaren arteko lehia azken metroetan ‘txo’en aldera erabaki zen, hondarribiarrek euren zaletuen aurrean bandera irabaztea eragotzi zuena.

Igandean ‘Bou Bizkaia’k garaipena lortu zuen Eusko Label Ligarentzat berria zen Ondarroako estropada-eremuan, asteburu bikain bat borobiltzeko eta euren gorputzaldi ona baieztatzeko.

Era honetan, Urdaibai Avia Eusko Label Ligaren lidertzan finkatzen da bigarren sailkatua dagoen Hondarribiari bost puntuko aldea ateraz. CaixaBank Patroi Onenaren garaikurrari dagokionez, beste aste batez Ioseba Amunarriz hondarribiarra dago beste aste batez sailkapenaren gorenean.
 

Itzuli