Albisteak 2019
BEREZIAK
22 Uzt 2019
Getxoren txanda igandean
Gaur goizean Eusko Label Ligako Getxoko Estropaden XLI. Ikurriña eta Euskotren Ligako Getxoko XI. Ikurriña aurkeztu dituzte Bizkaiko herrian
Datorren igandea, 11:40etatik aurrera gorengo mailako 16 ontziak Getxon lehiatuko dira, eta bertan, beste urtebetez, bi kategorietan Getxoko Estropaden Ikurriñak jarriko dira jokoan. Ohi bezala, irteerako eta helmugako balizak Kai Zaharraren aurrean ainguratuta egongo dira, eta inguru horretan Eusko Label Ligako Zaleen Gunea ere kokatuta egongo da.
Eusko Label Ligako ontziek lau luze eta hiru ziaboga egin beharko dituzte eta txandak larunbatean Santurtzin jokatutako estropadako emaitzen arabera osatuko dira. Gizonezkoen aurretik, Euskotren Ligako taldeen txanda izango da, Getxoko XI. Ikurriña jokoan jarriz.
Gauzak horrela, bi banderen aurkezpen ekitaldian Amaia Garcia Getxoko alkatea, Alvaro Gonzalez Getxoko Kiroleko zinegotzia, Elena Zamora Getxo Arraun Elkarteko ordezkaria eta Borja Rodrigo ACTko presidentea egon dira.