Albisteak

BEREZIAK

28 Urt 2020

Berriak baina ez hasiberriak

Berriak baina ez hasiberriak Berriak baina ez hasiberriak

Ilusioz eta gogoz beteta iritsi dira Zarautz eta Ares Eusko Label Ligara

Urte berri bat iritsi da Eusko Label Ligara, eta harekin CaixaBank Koroa lortzeko borrokan arituko diren bi hautagai berri. Uda honetan, beti bezala, arraunaren maila goreneko txapelketa honetan, lehia bakoitza zirraragarria izango dela espero da. Baina inork ez dezala pentsa igo berri diren biak hautagai argiak direnik mailari eusteko lehian egoteko, berriak izate hutsagatik.

Zarautz eta Ares berriak dira Eusko Label Liga honetan, baina ez hasiberriak. Galiziarrak 2017an izan ziren txapelketan, eta denboraldi gorabeheratsu baten ondoren playoffean amaitu zuen. Sestaon eta Aresen lehiaturiko estropadetan lortu zuen emaitzarik onena, zazpigarren postua lortuz.

Zarauztarrak, berriz, bi aldiz aritu dira aurrez lehiaketan. Bazkide sortzaile gisa, Eusko Label Ligaren lehen edizioan egon zen Zarautz, eta bi denboraldi kanpoan egin ondoren, arraunaren maila gorenera itzuli zen 2006an. Etapa honetan lortu zuten gipuzkoarrek emaitzarik onena, 2007an Zumaiako XXII. Ikurrina eta bosgarren postua lortuz azken sailkapen nagusian.

Honengatik guztiagatik, ez pentsatu bi talde berri hauetan hasiberri gisa, geratzeko etorri direlako eta gerra handia emateko asmoarekin.

Itzuli