Albisteak 2018
BEREZIAK
06 Eka 2018
Bazkideak Bilbon elkartuko dira
Bilboko Bizkaia Frontoiak larunbat goizean ACT-ko biltzar berri bat jasoko du
Bi aste baina apur bat gehixeago geratzen da 2018ko Eusko Label Ligari hasiera emateko eta bazkideak larunbat honetan goizeko 10.00etan Bilbon elkartuko dira biltzar berri bat burutzeko. Bizkaia Frontoiak bilera hau jasoko du, bertan hainbat gaiez hitz egingo dute bazkideek, Euskotren Ligako arautegiari buruz, edota Elkartearen bigarren hiruhilekoaren kudeaketa eta administrazioari buruz, esate baterako.
Bilbon ospatuko den biltzar hau CaixaBank Koroaren lehiari hasiera eman baina lehen egingo den azkena izango da.