GO FIT HONDARRIBIA

Historia

Klubaren babesleak
  • GO fit
  • Orsa
  • Bertako Igogailuak
  • BM
  • AIA Altzairuak
  • NT2
  • Alkain
  • Ford Vertiz
  • Tabisa
  • Cadena SER
  • Digitarte
  • Pasquier
  • Hiruzta Txakolina
  • El Diario Vasco
  • Hondarribiko Arrantzaleen Kofradia
  • Boga
  • Endanea
  • Iparbus
  • Dinuy
  • Hotel Jauregi
  • Sarasola
  • Hondarribia Blues Festibala
  • Yola Berri
  • Urbycolan

Hondarribiak lehiaketa batean parte hartzen duen lehen erreferentzia 1862 urtekoa da, eta 1881an lortu zuen Kontxako Banderan. Ordurako 'Ama Guadalupekoa' zen ontziaren izena. Espainiako Guda Zibila bukatu bitartean hainbat izen izan zituen ontziak: 'Ondarrabittarra', 'Virgen del Mar', 'San Antonio', 'Ama Guadalupekoa', 'Elkano III'. 1960 urtea erabakigarria izan zen Hondarribiko arraunaren historian, urte horretan 'Hondarribiko Arraun Elkartea' sortzen delako. Garai arrakastatsua izan zen. Kontxako lau Bandera irabazi ziren, bata bestearen atzetik 1965-68 urte bitartean, Jose Angel Lujanbioren eskutik. Generalisimoaren bi kopa ere irabazi ziren (1966 eta 1968), Nerbioi ibaiko Sari Nagusiak ere bai (1967 eta 1968).

Hondarribia ohorezko maila sortu zenetik mantendu izan da eta marka hau beste bi klubek bakarrik lortu dute. Ordundik, 34 banderak irabazi ditu, eta hauetako zortzi 2006.eko denboraldian ailegatu ziren. 2014. urtean, hondarribiarrak zazpi bandera lortu zituzten eta bere bigarren "la Caixa" Koroa. Esan behar da, gaur egun, lortu izan duen gipuzkoar bakarra da. 

2014ean Hondarribiak zazpi bandera lortu izan bazituen, 2015ean 12 bandera eskuratu zituen. Aurreko urteko marka gainditu ostera, 'Ama Guadalupekoa' ontziak "la Caixa" Koroa bigarren urtez jarraian irabazi zuen. 217 puntu lortu zituen, San Miguel Liga hasi zenetik puntuaziorik altuena hondarribitarrentzat.

2016 denboraldan bigarren postuarekin konformatu behar izan ziren Hondarribian, azken jardunaldietan Urdaibaiek San Miguel Ligan aurre hartu ondoren. Hala ere Mikel Orbañanosen arraunlarien denboraldia bikaina izan zen, egutegiko lehenengo 11 estropadetan 8 garaipen lortuz. 

2017 urteko denboraldia, Bermeotarren aurka sekulako lehia izan ondoren, bigarren postuan amaitu zuten hauengatik 5 puntuetara. Naiz eta "Corona CaixaBank" ez lortu, gipuzkoarrek denboraldi itzela burutu eta kirol maila paregabea erakutsi zuten.