Astillero

Historia

Klubaren babesleak
  • GOBIERNO DE CANTABRIA
  • AYUNTAMIENTO DE EL ASTILLERO
  • FERROATLÁNTICA
  • ASTANDER
  • Fundación Fundaz
  • Propenor
  • Bendio

1966ko ekainaren 29a, egun horretan agertzen da idatziz Astillero arraun elkartearen lehen erreferentzia. Egun hartan hasi zen abenturaz geroztik urte asko igaro dira, eta etengabe Kantabria eta Espainiako arrauneko bilakaerako kide izan gara.

Ondoko esaldia erabili nahi dugu gure historia eta izaera laburbiltzeko: "Izan ginena gara. Iragana etorkizunera bidaltzen gaituen abiapuntua da, beti gure arbasoek egindakoarekin zorretan egongo garela onartuz". Ortega y Gasset

ACTko lehen lehiaketa irabazten du 2003an, 2005ean berriz bigarrena. 2009. denboraldian ACTra itzultzen da ARC Liga irabazi eta gero. Igoera, Play Off-etan lortzen du San Juanekin batera. Geroztik, Astillerok lau urte segidan ohorezko mailan mantentzea lortu du, eta denbora honetan bandera bat irabazi du Portugaleten 2010. urtean. Azkenengo denboraldietan, kantauriarrak zazpigarren postuarekin geratu dira 2011 eta 2012 urteetan, 2013.ean, berriz, bederatzigarren postua eskuratu zuten. 2014. urtean, eta denboraldia lehenengo txanda egon ostean, mailari eutsi zioten. 

2015ean, Astillerok 9. postua eskuratu zuen sailkapen nagusian 75 puntu lortuta. Estropada posturik onena 5. postua izatea lortu zuen ontzi kantabriarrak, 11. postua izan zen ordea estropada posturik okerrena.

Astillerok 2016ko denboraldia era harrigarrian hasi zuen Sevillan hirugarren postua sortuz, eta ondorioz goiko postuetan igaro zituen txapelketako lehen jardunaldia. Azkenean, denboraldia zazpigarren postuan amaitu zuen. 2017an maila galdu zuen eta 2018an, bere liga irabazi eta gero eta playoffean bigarren sailkatu ostean, Eusko Label Ligarako txartela berreskuratu zuen.