Albisteak 2026
ELKARTEA
22 Uzt 2026
Getxoko Ikurriña, igande honetan El Abrako Kirol Portuan
Emakumeen lehiaketa 11:25ean hasiko da, eta gizonezkoena, berriz, 12:21ean.
Gaur goizean aurkeztu dituzte Getxoko TikiTokin Euskotren Ligan jokoan izango den Getxoko Estropaden XVIII. Ikurriña - J.A. Agirre Lehendakariaren XXII. Omenaldia eta Eusko Label Ligan jokoan izango den Getxoko Estropaden XLVIII. Ikurriña - J.A. Agirre Lehendakariaren XXII. Omenaldia.
Abrako kirol portua eta Ereagako hondartza izango dira banku finkoko arraunaren maila nagusiaren lekuko, eta zaleek Fan Zonean gozatu ahal izango dute jardunaldiaz. Gune hori Getxoko Arraun Elkartearen aurrean kokatuko da, eta bertan Eusko Label hegaluzea dastatzeko aukera egongo da.
Banderak gaur goizean aurkeztu dituzte, eta ekitaldian izan dira Amaia Agirre Getxoko alkatea, Beñat Lizaso ACTko komunikazio arduraduna, Álvaro González Getxoko Kirol zinegotzia eta Elena Zamora Getxoko Arraun Elkarteko zuzendaritzako kidea.


