Albisteak 2023

LEHIAKETA

26 Mar 2023

Egutegi historikoa

 Egutegi historikoa  Egutegi historikoa

ACTko bazkideek uda honetako egutegia onartu zuten atzoko Batzarrean. Beste denboraldi batez, Eusko Label Liga 20 jardunalditan eta lehen aldiz zortzi partaide izango dituen Euskotren Liga 14 jardunalditan mantentzen dira, bi lehiaketetako playoffetako bi jardunaldiez gain.

Uztailaren 1ean hasiko dira denboraldia, Bandeira Cidade da Coruña jokoan izango delarik. Orzango Ensenada izango da bi lehiaketak estreinatzeko eszenatokia, 2021eko denboraldian egin bezala, lehen bi jardunaldiak A Coruñako uretan jokatu zirenean.

Denboraldi honetako berritasuna, Euskotren Ligako traineruek lau jardunaldi jokatuko dituztela Galiziako uretan. A Coruñako lehen bi jardunaldien ondoren, abuztuko bigarren asteburuan itzuliko dira traineruak Galiziara, Moañako eta Boiroko Bandeirak lehiatzeko asmoz.

Galiziako uretan bigarren asteburua igaro ondoren, emakumezkoen lehiaketak bere azken bi jardunaldiak jokatuko ditu Zarauzko uretan. Zehazki abuztuaren 20ean Zarauzko Ikurriñako bigarren jardunaldia jokatuko da, eta horrekin batera jakingo da nori zango den Euskotren Trofeoaren irabazlea. Gizonezkoen txapelketa, aldiz, irailaren 17an amaituko da, El Corte Ingles – Portugaleteko Udala Bandera eta CaixaBank Koroa irabazleari eman ondoren.
 

Itzuli