Albisteak 2022

LEHIAKETA

28 Abe 2022

Akordioa Qatarrekin

Akordioa Qatarrekin

Bi txapelketek Pertsiago golkoan bi jardunaldi jokatuko dituzte 

Borja Rodrigo presidentea buru duen ACTko espedizio bat Dohan dago, elkartearentzat historikoa izango den akordio bat negoziatzen. Horrela, "Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako bi jardunaldi Persiako golkoan jokatuko dira", Rodrigok Dohatik adierazi digunez.

Estropada-eremuak hartuko duen leku zehatza eta zaleen gunearen kokapena zein izango den jakitea falta bada ere, Rodrigok ilusio handiz hartu ditu azken egunetan Qatarreko agintariekin izandako bilerak.

Klubei eta estropaden antolakuntzari eskaintzen dizkieten erraztasunak ere azpimarratu ditu Presidenteak. "Ilusio handia dute gure lehiaketak hartzeko, horregatik jarri ziren zuzenean harremanetan ACTrekin. Nahiz eta egun hauetan denboraldi baterako akordioaz hitz egiten ari garela, bi aldeek ez dugu etorkizunean elkarlanean jarraitzeko itxaropena galtzen.

Hori dela eta, Presidenteak pozarren hitz egin du Qatarretik, akordio historiko bat ixteagatik eta "ACTren nazioarteko ikusgarritasunean aurrerapen handia izango delako".
 

Itzuli