Albisteak 2022

ELKARTEA

24 Abe 2022

Eguberri eta urte berri on!

Eguberri eta urte berri on!

Euskotren Liga berria, 2023. urteko nobedade nagusia izango da

2022 denboraldi bikaina izan da berriro ACTrentzat, eta bere bi lehiaketak ikusgarriak izan dira beste behin.

Eusko Label Ligaren hogeigarren edizioa eta Zaleen Gunearen itzulera izan dira gozatu berri dugun urteko aipagarrienak. Bestalde, 2023. urtea ere erronkaz eta ilusio berriez beteta dator, Euskotren Ligaren hamabosgarren denboraldia, esaterako, historikoa izango da, emakumezkoen zortzi traineru izango baititu lehen aldiz.

Denboraldi berri honetan, gero eta zale gehiagok jarraituko dute maila goreneko arraunaz eta bi lehiaketetako emozioaz gozatzen.

Motibazio eta gogo horrekin sartuko gara urte berrian. Eta denboraldi berriari ahalik eta ilusiorik handienarekin ekingo diogu, laster topo egin ahal izateko irrikaz.

ACTko familia osatzen dugun guztiok, Eguberri On eta Urte Berri On opa nahi dizuegu!
 

Itzuli