Albisteak

LEHIAKETA

08 Abu 2022

CaixaBank azken luzea

CaixaBank azken luzea

Orio Orialki Euskotren Ligan eta Bermeo Urdaibai Eusko Label Ligan, Hondarribia eta Getariako astebukaerako irabazleak

Hondarribia eta Getariako uretan igarotako asteburuan, Orio Orialkik Euskotren Ligako titulua eskura du, izan ere lau jardunaldi besterik ez dira geratzen, eta Donostia Arraun Lagunak taldearekiko sei puntuko abantaila du. Horrenbestez, Orion CaixaBankeko izarra duen maillotarekin ariko dira beste aste batez. Eusko Label Ligan, lider aldaketa izan da, eta Matrix Hondarribiaren eskuetan bi aste eman ondoren, datorren larunbatean Bermeo Urdaibai izango da Eusko Label Ligako liderraren maillota eramango duena.

CaixaBank Patroi Onenaren eta EiTB Patroi Onenaren Sariko sailkapenean ez dago aldaketarik, beraz Orialkiko Nadeth Agirre eta Ander Etxegoien patroiak izango dira sailkapeneko lehen postuetan jarraituko dutenak. Nadeth Agirrek bost puntu ateratzen dizkio Andrea Astudillori (Donostia Arraun Lagunak), eta Ander Etxegoienek 17 puntuko errenta du Unax Eizagirrerekiko (Getaria Arraun Elkartea).
 

Itzuli