Albisteak 2022

ELKARTEA

01 Uzt 2022

Deskargatu Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako APPa!

Deskargatu Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako APPa!

Denboraldi berriari begira egindako aldaketak eskuragarri daude


Eusko Label Ligak eta Euskotren Ligak joan den denboraldian estreinatutako app-aren aldeko apustuarekin jarraitzen dute. Android eta iOS gailu mugikorretarako eskuragarri dago, eta egin diren aldaketa berriekin aplikazioaren eguneratzea deskargatzeko prest dago. Batura Mobile aplikazio mugikorrak garatzen dituen enpresak diseinatu zuen aplikazioa erabat, Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako edukien kontsumoan esperientzia handia eskaintzeko.

Lehen mailako produktu honek funtzionaltasun berriak ditu, eta, horri esker, informazio, estatistika eta taldeen gaurkotasunaren jarraipena hobetu daiteke, eta, gainera, bi ligen zuzeneko estropadaren jarraipena egin daiteke.

Ez galdu 2022ko CaixaBank Koroa eta Euskotren Saria lortzeko borrokaren emozio guztia!

Aplikazioaren eguneratzea dagoeneko eskuragarri dago Apple Store-n eta Google Play-n, doan.
 

Itzuli