ACT TV

BEREZIAK

29 Uzt 2022

Getxok eta Lekeitiok lehen hilabeteari agur esango diote

Getxok eta Lekeitiok lehen hilabeteari agur esango diote Getxok eta Lekeitiok lehen hilabeteari agur esango diote

Uztaila atzean utziz, Eusko Label Liga eta Euskotren Liga egutegiaren erdialdera iritsiko dira
 

Asteburu honetan, hurrengo bi jardunaldiak jokatu ondoren, Eusko Label Ligak eta Euskotren Ligak uztaila agurtuko dute. Lehiaketako lehen hilabetea atzean utziko dugu, eta bide batez, egutegiko erdikaldera helduko gara.

Larunbatean Getxoko estropada eremu berrian jokatuko da Eusko Label Ligako bederatzigarren jardunaldia eta Euskotren Ligako zazpigarrena. Gizonezkoen jardunaldian Getxoko Estropaden XLIV Ikurriña - J.A. Agirre Lehendakariaren XVIII. Omenaldia egongo da jokoan, eta emakumezkoen kasuan, Getxoko Estropaden XIV Ikurriña - Ja Agirre Lehendakariaren XVIII. Omenaldia izango da lehian.

Igandeko jardunaldia XI. Euskotren Banderarekin hasiko da, Lekeitioko uretan beste denboraldi bat jokatuko dena. Ondoren, Eusko Label Ligako hamabi traineruei utziko zaie estropada eremua, XXXVII. El Correo Ikurriña - Kutxabank SN - Lekeitioko Udala jokoan egongo delarik. Honela, gizonezkoen lehiaketa egutegiaren erdira helduko da, emakumezkoen lehiaketak bere estropada erdiak larunbatean beteko dituelarik.

ZALEEN GUNEA
Asteburu honetan ere Eusko Label Ligako Fan Zone eta Euskotren Liga ikusteko aukera izango da. Larunbatean, Getxon, kirol portuan jarriko da zaleen lekua, estropada eremutik gertu. Igandeko jardunaldiaren kasuan, Isuntzako Arraun Elkartearen ondoan egongo da, portuko plazan.

Bi kasuetan, zaleek hainbat espazioz gozatu ahal izango dute Fan Zoneren barruan. Alde batetik, Eusko Label Bonito a la parrila eta lehiaketako garagardo ofiziala, Keler, dastatu ahal izango dira. Horrez gain, pantaila erraldoitik zuzenean jarraitu ahal izango du estropada, edo Tour Corona Caixabanken parte hartu, eta hainbat sari irabazteko aukera izango du.

Itzuli