ACT TV

ELKARRIZKETAK

27 Uzt 2022

Estropada eremu berria izango da Getxon Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako traineruentzat

Estropada eremu berria izango da Getxon Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako traineruentzat

Estropada eremua aldatu, eta portu berri aldean dagoen estropada eremuan izango dira traineruak 

Eusko Label Liga eta Euskotren Liga larunbat honetan Getxon izango dira. Udako hitzordu klasikoetako bat Getxoko estropada, baina azken urteetan Portu zaharreko estropada eremuan aritu diren arren, aurten, Portu berriko estropada eremuan lehiatuko dira. Euskotren Ligari dagokionez, zazpigarren jardunaldia jokatuko dute, atseden astearen ondoren, eta Eusko Label Ligako traineruei dagokionez, denboraldiko bederatzigarren jardunaldia izango da. 

Gaur goizean aurkeztu dituzte Getxoko Arraun Elkartean larunbatean 17:50etatik aurrera jokoan egongo diren bi banderak; Getxoko Estropaden XLIV. Ikurriña - J.A. Agirre Lehendakariaren XVIII. Omenaldia eta Getxoko XIV. Ikurrina - J.A. Agirre Lehendakariaren XVIII. Omenaldia. Ekitaldian izan dira, Amaia Agirre, Bizkaiko udalerriko alkatea, Borja Rodrigo ACTko presidentea, eta Getxo Arraun Elkarteko Presidente den Melquiades Verduras.

Borja Rodrigok Getxok Eusko Label Ligako egutegian duen garrantzia azpimarratu du. "Aurten kirol berritasuna daukagu, estropadaren norabidea aldatzen dugula. Aurreko denboraldiekin alderatuta, potu berrira gehiago bideratu dugu", esan du ACTko presidenteak.

Bestalde, Amaia Agirre alkatea pozik agertu da Bizkaiko udalerriak "beste urte batez estropadez eta ikuskizun handi batez, gozatuko dugulako, eta ilusioz hartzen dugun ekitaldia da".
 

Itzuli