ACT TV 2022

BEREZIAK

18 Uzt 2022

CaixaBank azken luzea

CaixaBank azken luzea

Asteburuan Orion eta Zierbenan joktau diren lehiak estuak izan dira, bai taldeka, bai patroiei dagokienez ere. Eusko Label Ligako sailkapenean Amenabar Donostiarra Ur Kirolak 100 taldeak lehen postuan jarraitzen du beste aste batez, Matrix Hondarribiarekiko bi puntuko abantailarekin.
CaixaBank Patroi Onenaren sailkapenean, Orio Orialkiko Ander Etxegoienek sailkapeneko lidergoa sendotu du 61 punturekin, eta jarraika dauka Unax Eizaguirre Getariako patroia 52 punturekin.

Emakumezkoen lehiaketari dagokionez, EiTB Patroi Onenaren sailkapenean Nerea Perez Nortindal Donostiarra Ur Kirolak 100 taldeko patroiak lidertzari eutsi dio 16 punturekin, nahiz eta larunbatean ez zuen lehiatu, eta orain Andrea Astudillorekin berdinduta dago, Orio Orialkiko Nadeth Agirrek 15 puntu dituen bitartean.

Taldekako borrokan, txapelketako hirugarren astearen ostean Orio Orialkik bi puntuko abantaila dauka Donostia Arraun Lagunakekiko.

Itzuli