ACT TV 2022

BEREZIAK

17 Uzt 2022

Orio Orialkik lidertza sendotu du

Orio Orialkik lidertza sendotu du Orio Orialkik lidertza sendotu du

Etenaren aurreko azken asteburu bikaina Orio Orialkirentzat, II Bandera Edinor irabazita

Orio Orialki izan da Zierbenan nagusitu den trainerua. Atzo etxeko estropadan egin bezala, II Bandera Edinor irabaztea lortu du Donostia Arraun Lagunaken aurretik eta sei segundoko abantailari esker, bi puntugatik lidertzan darrai San Nikolas ontziak. Donostia Arraun Lagunakek lehia estua izan du Nortindal Donostiarra Ur Kirolak 100ekin eta bi segundogatik nagusitu dira iazko txapeldunak. Tolosaldeak, ordea, ezin izan du besteen erritmoa mantendu, eta hamar segundoko abantailarekin helmugaratu dira. 

Sailkapen nagusiari begira, bi puntuko abantaila du Orio Orialkik Donostia Arraun Lagunakekiko, hurrenez hurren 22 eta 20 punturekin. Nortindal Donostiarra Ur Kirolak 100 taldeak 11 puntu ditu eta Tolosaldea Arraun Lagunakek 7 puntu ditu. 

Amenabar Donostiarrara Ur Kirolak 100n kolpea
Amenabar Donostiarra Ur Kirolak denboraldiko 2. bandera eskuratu du Zierbenako uretan, XXXIX. Petronor Bandera irabazita, Matrix Hondarribiaren eta Orio Orialkiren aurretik. Torrekua II izan zen jaun eta jabe ohorezko txandan eta bigarren luzean tartea ireki zuen. Igor Makazagaren mutilek 18 segundoko aldearekin bukatu zuten Ama Guadalupekoarekiko, 21 segundu San Nikolasekiko eta 30 segundu Urdaibaiko Bou Bizkaiarekiko. Bestalde, Getariak, 1. txandan arraun egin zuenak, bosgarren amaitu zuen banderan, Kaiku Berez Galantaren, Zierbena Bahías de Bizkaiaren eta Lekitarra Elecnor-en aurretik. Bien bitartean, Santurtziko Sotera, Ares, Ondarroa Cikautxo eta Cabo taldeek itxi zuten goizeko jardunaldiaren sailkapena.

Torrekua II.aren garaipenarekin, Arkaitz Diazen mutilek gora egin dute EuskoLabel Ligako sailkapen nagusian Matrix Hondarribiarekiko. Donostiarrak 66 puntura iritsi dira, Ama Guadalupekoaren 64 puntuengatik. Urdaibai hirugarren postuan dago 61 punturekin eta Orio Orialkik 60 puntu ditu.

Itzuli