ACT TV 2022

16 Uzt 2022

Garaipena eta lidertza Oriorentzat etxean

Garaipena eta lidertza Oriorentzat etxean Garaipena eta lidertza Oriorentzat etxean

San Nikolasek Donostia Arraun Lagunak garaitu zuen Orioko XXII. Emakumeen Estropadan - Orioko Kanpina X. Banderan

Orio Orialkik bere bandera eskuratu du Donostia Arraun Lagunak bederatzi segundoko aldearekin mendean hartuta. Horrela Orioko XXII. Emakumeen Estropada - Orio Kanpina X. Bandera Orion geratzen da. Garaipen honekin, Euskotren Ligako lidergoa berreskuratu dute 18 puntuekin, eta donostiarrek 17 puntu dituzte. Nortindal Donostiarra Ur Kirolak 100 helmugaratu da hirugarren postuan 21 segundoko atzerapenarekin, eta  Tolosaldea azken postuan helmugaratu da 29 segundotara. 

Matrix Hondarribia bere lehenengo garaipena lortu du
Matrix Hondarribiak 2022. denboraldiko bere lehen bandera lortu du Orioko uretan, helmugan Amenabar Donostiarra Ur Kirolak 100 gaindituta. Orioko XXXII Estropada - Orio Kanpina X. Bandera irabazteko lehia estua izan dute Ama Guadalupekoak eta Torrekua II.ak, eta azken metroetan hondarribitarrak nagusitu dira. Atzetik, Urdabaik aurre hartu dio Orio Orialkiri, etxeko estropadan ezin izan du emaitza ona lortu.

Bestalde, larunbateko emaitzen ondoren, biharko bigarren txanda Zierbena Bahías de Bizkaia, Kaiku Berez Galanta, Lekitarra Elecnor eta Ondarroa Cikautxok osatuko dute; eta igandeko jardunaldia, berriz, Getariak, Santurtzik, Cabok eta Aresek irekiko dute. Azken bi hauek deskalifikatuak izan dira,  euren kaleetatik kanpo zirela talka egin baitute.

 

Itzuli