ACT TV 2022

02 Api 2022

3 hilabete denboraldia hasteko!

3 hilabete denboraldia hasteko! 3 hilabete denboraldia hasteko!

Gizonezkoen lehiaketako 20 jardunaldik eta emakumezkoen arraunaren 16 hitzorduk osatuko dute ACTren uda

Denboraldia hasteko 3 hilabete falta direnean, ACTko bazkideek udako egutegia onartu dute. Uda honetako egutegia Bilbon hasiko da uztailaren 2an jokatuko den erlojupekoarekin eta irailaren 18an Bandera El Corte Ingles – Ayuntamiento de Portugaleterekin amaituko da. Bi egun horien artean Eusko Label Ligako 20 jardunaldi eta Euskotren Ligako 14 jardunaldi izango dira, playoffetako bi jardunaldiez gain.

Eusko Label Ligak bere 20. edizioa beteko duen urtean lehiaketak 20 jardunaldi izateko ahalegina egin du bigarrenez ACTk. Hori ez ezik, Euskotren Ligari bi jardunaldi gehitzea onartu dute bazkideek. Hau, gaur goizean onartu den aurrekontuari esker izan da, banku finkoko arraunzaleek arraunaren gorenezko bi kategoriaz gozatzen jarraitu ahal izateko; izan ere, Fan Zoneren itzulera aurreikusten da.

Egutegiari dagokionez, Eusko Label Liga eta Euskotren Liga Galizia, Kantabria eta Euskadiko uretan jokatuko dira, lau jardunaldi Galizian, bat Kantabrian, eta gainerakoak euskal uretan. Azkenik, aurtengo egutegiak dituen berritasunak bi dira; bi lehiaketak lehen aldiz izango direla Getarian eta Getxoko estropada-eremua aldatzea (portu berrian jokatuko da).
 

Itzuli