Albisteak 2021
LEHIAKETA
29 Abu 2021
Santurtzi T. y G. Aguadok asteburua biribildu du XXXI. Bandeira Concello de Moaña irabaziz
Garaipenaz gain, Soterak CaixaBank Korea irabazteko ere abantaila handitu du, eta sei puntu dira GO fit Hondarribiarekiko duen abantaila bi jardunaldiren faltan.
Santurtzi Transportes y Gruas Aguadok berriro irabazi du Galiziako uretan, eta sei puntuko aldea ateratzen dio Go Fit Hondarribiari XXXIX Bandeira Concello de Moaña irabazita. Orio Orialki Ama Guadalupekoari ezustekoa ematetik gertu egon da, baina azken metroetan Joseba Amunarrizek gidatzen duen taldeak puntu bat berreskuratu ahal izan du. Gauzak horrela, Sotera eta Ama Guadalupekoaren arteko aldea 6 puntukoa da, iraileko azken bi jardunaldien faltan.
Bestalde, Orio Orialki ohorezko txandan sartu da gaurko hirugarren postuari esker, eta asteburuaren ondoren laugarren postuan bukatu du, 158 punturekin, Donostiarra Amenabarrek 162 puntu ditu gaur 6. izanik. Bestalde, Zierbena Bahias de Bizkaiak, gaur 10. izan da, eta horregatik ohorezko txandan aritzeko postua galdu du eta sailkapen nagusian bosgarren postuan da 151 punturekin. Horrela, hiru asteburu barru bigarren txandan arituko da Urdaibai Avia, Ondarro Cikautxo eta CR Cabo da Cruzekin batera. Sailkapenaren behealdean, Zarautz Gesalaga Okelanek maila galdu du Moañako uretan zortzigarren postua lortu duen arren, eta SD Tiran Pereirak playoff-a jokatuko du. CR Aresek eta Lekittarra Elecnorrek amaitu dute gaur EuskoLabel Liga 2021 honetan parte hartzea.
Gaurko jardunaldiaren ondoren, Caixabankeko patroi onenaren sailkapena honela geratu da:
1.- Arkaitz Diaz (Donostiarra Amenabar) 20 puntu
2.- Gorka Aranberri (Santurtzi T. y G. Aguado) 16 puntu
3.- Oscar Hermo (CR Cabo da Cruz) 14 puntu