ACT TV 2021

ELKARRIZKETAK

26 Abu 2021

Aresek hartuko ditu kantauriko eta atlantikoko traineru onenak

Aresek hartuko ditu kantauriko eta atlantikoko traineru onenak

Larunbatean Eusko Label Ligako hamazazpigarren jardunaldia jokatuko da XIV. Bandeira Concello de Ares jokatzearekin batera

Abuztuko azken asteburuan, Eusko Label Ligak Galiziako uretan jokatuko ditu hilabeteko bere azken bi estropadak. Larunbatean, XIII Bandeira Concello de Aresen txanda izango da, eta igandean Moañan.

Areseko Udaletxean XIV. Bandeira Concello de Ares aurkeztu da gaur goizean eta bertan izan dira Julio Ignacio Iglesias Aresko alkatea, German Sanchez CR Areseko presidentea eta Noelia Montero, herriko kirol zinegotzia.

Abuztuaren 28ko jardunaldia, 18:13tan hasiko da lehen txandako lau traineruekin,. Bertan, CaixaBank Koroako azken lau sailkatuak izango dira, Zarautz Gesalaga-Okelan, SD Tiran Pereira, Lekittarra Elecnor eta CR de Ares arituko dira nor baino nor. Ondoren, CR Cabo da Cruz, Ondarroa Cikautxo, Bermeo Urdaibai AVIA eta Orio Orialki traineruen txanda izango da, eta Eusko Label Ligako lau traineru onenek, Zierbena Bahías de Bizkaia, Donostiarra Amenabar, GO fit Hondarribia eta Santurtzi T. y G. Aguadok itxiko dute jardunaldia.

Edukiera mugatua
COVID-19 neurrien ondorioz, Aresko portuan 300 zaleko edukiera izango da. Udalak, astean zehar, sarrerak banatu ditu eta dagoeneko bukatu dira. Beraz, sarrerarik ez duten zaleek ezin izango dute estropada 
 

Itzuli