ACT TV 2021

ELKARRIZKETAK

19 Abu 2021

Ondarroako Bandera izango da asteburuko lehena

Ondarroako Bandera izango da asteburuko lehena

Larunbatean XXXVII Ondarroako Bandera-Cikautxo SN jokatuko da

Eusko Label Ligak Ondarroako eta Hondarribiako estropadekin jarraituko du asteburu honetan. Larunbatean gaur goizean aurkeztu den XXXVII Ondarroako Bandera-Cikautxo SN izango da jokoan 18:13etatik aurrera.

Gaur goizean Ondarroako klubaren atarian egin den banderaren aurkezpenean Eneritz Basurko Ondarroako jarduneko alkatea, Javier Principe Cikautxoko Lehendakaria eta Koldo Azpiazu Ondarroako AEko presidentea izan dira.

Ondarroa ohiko hitzordu bihurtu da Eusko Label Ligako egutegian, eta txandak CaixaBank Koroaren sailkapenaren araberakoak izango dira; beraz, lehenengo txandan Zarautz Gesalaga-Okelan, SD Tiran Pereira, Lekittarra Elecnor eta CR Ares izango dira. Bigarren txandan, CR Cabo da Cruz, etxeko trainerua Ondarroa Cikautxo, Bermeo Urdaibai Avia eta Orio Orialki arituko dira; eta ohorezko txandan, berriz, Zierbena Bahias de Bizkaia, Donostiarra Amenabar, GO fit Hondarribia eta Santurtzi Transportes y Gruas Aguado izango dira.
 

Itzuli