ACT TV

ELKARRIZKETAK

04 Abu 2021

Barbanza Arousa Bandeira estreinatuko da Eusko Label Ligan

Barbanza Arousa Bandeira estreinatuko da Eusko Label Ligan

Galiziako Mankomunitatearen Bandeiraren lehen edizioa Rianxon jokatuko da

Eusko Label Ligak ezarritako ibilbideari jarraitzen dio, eta asteburuan Galiziako uretan jokatuko da jardunaldi berri bat, non estropada-eremu berri bat estreinatuko duten. Rianxo, Barbanza Arousa Mankomunitateko herria izango da gaur goizean aurkeztutako bandeiraren jokalekua.

Aurkezpenean parte hartu dute Adolfo Muíños Barbanza Arousako Mankomunidadeko presidenteak, Fatima Cachafeiro Barbanza Arousako Mankomunidadeko ordezkariak eta Carmen Gonzalez ACTko ordezkariak. Herriko alkate eta Barbanza Arousa Mankomunidadeko presidenteak adierazi duenez, "Rianxo eta Mankomunitatea pozik daude Eusko Label Ligako familia hartu ahal izango dugulako, gure eskualdean hain errotuta dagoen kirol honetaz gozatzeko. Zortea da guretzat lehiaketa honetan parte hartu, eta anfitrioi izatea".

"Estropada eremu bat estreinatzea, Rianxokoa, Barbanza Arousa Bandeirarekin, eta gainera denboraldiaren erdia gainditzea, ilusioa eragiten digu eta izugarri pozten gaitu", adierazi du Gonzalezek. Era berean, Barbanza Arousa Mankomunitateak eta Concello de Rianxok estropada antolatzeko emandako konfiantza eskertu nahi izan du. Azkenik, "musukoaren erabilera eta pertsonen arteko distantzia bezalako osasun gomendioak" jarraitu behar direla gogorarazi dio bertaratuko diren zaleei.

"Barbanza Arousako Mankomunitatearentzat, Mankomunitate turistikoa da, eta ohore handia da guretzat estropada hori Rianxon egitea, Arousako itsasadarra sustatzeko orduan erraztasunak ematen dizkigulako, bai nabigatzeko zein kirola modu aktiboan egiteko duen gaitasunarengatik", adierazi du Cachafeirok.

Jardunaldia abuztuaren 7an hasiko da, 18:13an, lehen txandako lau traineruekin: Zarautz Gesalaga-Okelan, SD Tiran Pereira, Lekittarra Elecnor eta CR Ares. Ondoren, CR Cabo da Cruz, Ondarroa Cikautxo, Bermeo Urdaibai AVIA eta Donostiarra Amenabar traineruen txanda izango da, eta azkenik, Eusko Label Ligako traineru onenen txanda izango da, Orio Orialki, Zierbena Bahias de Bizkaia, GO fit Hondarribia eta Santurtzi T. y G. Aguado.
 

Itzuli