ACT TV 2021

31 Uzt 2021

Go Fit Hondarribia eta Donostia Arraun Lagunak Bilboko Bandera gehitu diote bere palmaresari

Go Fit Hondarribia eta Donostia Arraun Lagunak Bilboko Bandera gehitu diote bere palmaresari Go Fit Hondarribia eta Donostia Arraun Lagunak Bilboko Bandera gehitu diote bere palmaresari

Ama Guadalupekoak puntuak murriztu dizkio Santurtziri eta donostiarrek lidergoa sendotu dute

Donostia Arraun Lagunakek irabazi du III. Bilboko Bandera - Bandera de Bilbao Orio Orialki eta Donostiarra Lacturaleren aurretik 6 segundoko aldearekin. Atzetik, Hondarribia Bertako Igogailuak zazpi segundo utzi ditu helmugan eta Euskotren Ligako azken postuan jarraitzen du. Emaitz hauekin, Donostiarra Arraun Lagunakek lidergoa sendotu du 29 punturekin, Orialikek 28 puntu ditu, eta atzetik Donostiarra Lacturale sailkapeneko hirugarren postuan geratu da 19 punturekin, eta Hondarribiarekiko abantaila handitu du, 14 puntu baititu.

Euskotren Ligako patroi onenaren sailkapenari dagokionez, honela geratu da:
1.- Miren Garmendia (Hondarribai Bertako Igogailuak) 18 puntu
2.- Nadeth Agirre (Orio Orialki) 16 puntu
3.- Andrea Astudillo (Donostia Arraun Lagunak) 13 puntu

Go Fit Hondarribiak Bilboko Bandera irabazi du, Zierbena Bahias de Bizkaia eta Santurtzi Transportes y Gruas Aguadoren aurretik, eta estropada eremuko errekorretik segundo bakarrera geratu da. Garaipen honekin, hondarribitarrek bi puntu murriztu dizkiote Soterari EuskoLabel Ligako sailkapen nagusian eta dagoeneko 90 puntu dituzte, nahiz eta lidertzan mantentzen den Santurtzi T. eta G. Aguado, 94 puntuekin. Orio Orialki laugarren izan da gaurkoan, eta sailkapen nagusiko laugarren postuan jarraitzen du. Santurtziko banderari dagokionez, Donostiarra Amenabar, Urdaibai Avia, Cabo da Cruz eta Tiran Pereira arituko dira bigarren txandan, eta lehenengo txandan Ares, Zarautz Gesalaga Okelan eta Ondarroa Cikautxo. Lekittarra Elecnorrek ezin izan du gaur estropadan parte hartu Covid kasuengatik, baina lau puntu lortu ditu eta sailkapeneko 10. postuan jarraitzen du.

Horrela geratu da Caixabankeko patroi onenaren sailkapena:
1.- Arkaitz Diaz (Donostiarra Amenabar) 13 puntu
2.- Gorka Aranberri (Santurtzi T. y G. Aguado) 8 puntu
3.- Oscar Hermo (CR Cabo da Cruz) 7 puntu

Itzuli