ACT TV

ELKARRIZKETAK

18 Uzt 2021

Arraun Lagunakek eta Zierbenak lortu dute garaipena Getxoko Ikurriñan

Arraun Lagunakek eta Zierbenak lortu dute garaipena Getxoko Ikurriñan Arraun Lagunakek eta Zierbenak lortu dute garaipena Getxoko Ikurriñan

Donostiarrek hirugarren garaipena erdietsi dute, eta Zierbenak bigarrengoa 

Arraun Lagunakek denboraldiko hirugarren garaipena erdietsi du Getxoko Estropaden XIII Ikurriña - J.A. Agirre Lehendakariaren XVII. Omenaldia irabaziz, eta sailkapenean lehen postuan kokatu da Orio Orialkirekin 19na puntuz berdindurik. Atzetik, Hondarribia Bertako Igogailuak-ek Donostiarra Lacturale berdindu du hirugarren postuan, biek 11na puntu dituzte. 

 

Euskotren Ligako patroi onenaren sailkapena horrela geratzen da: 
1.- Miren Garmendia (Hondarribai Bertako Igogailuak) 13 puntu
2.- Nadeth Agirre (Orio Orialki) 10 puntu
3.- Andrea Astudillo (Donostia Arraun Lagunak) 7 puntu 

 

Eusko Label Ligari dagokionez, Zierbena Bahias de Bizkaiak denboraldiko bigarren garaipena lortu du Getxoko Estropaden XLIII Ikurriña - J.A. Agirre Lehendakariaren XVII. Omenaldia segundo eta erdiko distantziarekin Orio Orialkirekiko. Oriotarrak Ohorezko Txandan nagusitu arren, ezin izan dute bigarren txandako denbora hobetu. Sailkapen nagusiari beguira, galipoek aldea murriztu dute Santurtzi T. y G. Aguadorekiko, eta hirugarren postuan dira 54 punturekin. Go Fit Hondarribia gaurkoan hirugarren postuan iritsi da, eta sailkapen nagusian 56 puntu ditu, eta Sotera lidertzan 63 punturekin, gaurkoan laugarren postuan heldu delarik. 

 

Honela geratzen da CaixaBank-eko Patroi Onenaren sailkapena Getxoko Estropaden XLIII Ikurriña - J.A. Agirre Lehendakariaren XVII. Omenaldia-ren ondoren:
1.- Arkaitz Díaz (Donostiarra Amenabar) 8 puntos
2.- Gorka Aranberri (Santurtzi T. y G. Aguado) 8 puntos
3.- Óscar Hermo (CR Cabo da Cruz) 7 punttos

Itzuli