ACT TV

BEREZIAK

02 Uzt 2021

A Coruñak askatuko ditu denboraldiko estatxak

A Coruñak askatuko ditu denboraldiko estatxak

Taldeek arratsaldean egindako entrenduekin astebururako estropada eremua ezagutu dute

Lehen bi jardunaldi hauetan, Eusko Label Liga eta Euskotren Liga osatzen duten 16 taldeak Orzango Ensenadako uretan ibiliko dira udarako bandera preziatuenetako bat irabazteko lehian.

Traineru batzuek lehen entrenduak egin ahal izan dituzte denboraldiko lehen Bandera jokatuko den estropada eremuan, V eta IV Bandeira Cidade da Coruña eremuan hain zuzen ere.

Larunbatean, semaforoa berde jarriko da 17:40ean, Euskotren Ligako IV Bandeira Cidade da Coruñako lehen jardunaldiari hasiera emateko; Orio Orialki, Donostia Arraun Lagunak, Donostiarra Lacturale eta Hondarribia Bertako Igogailuak lehiatuko dira. Emakumezkoen estropada amaitutakoan, Eusko Label Ligaren txanda izango da.

CaixaBank Koroa irabazteko borrokaren hasieran, V. Bandeira Cidade da Coruñako lehen txandan Ondarroa Cikautxo, Go Fit Hondarribia, Zierbena Bahias de Bizkaia eta Bermeo Urdaibai Avia lehiatuko dira. Bigarren txandan Lekittarra Elecnor, Ares, Orio Orialki eta Santurtzi Transportes y Gruas Aguado izango ditugu. Azkenik, azken txandan Tiran Pereira, CR Cabo da Cruz, Donostiarra Amenabar eta Zarautz Gesalaga-Okelan arituko dira.

Igandean, 11: 40ean, Euskotren Ligako estropada jokatuko da, eta ondoren Eusko Label Ligari ekingo zaio.

Orio eta Santurtzi garaipenak errepikatzera
Orio Orialkik, iaz bezala, garaipen batekin hasi nahi du Euskotren Ligako bere titulua defendatzen. Aurreko denboraldian 22:42ko denbora eginez, Donostiarra Lacturaleri bederatzi segundo ateraz (22:51) erdietsi zuen denboraldiko lehen Bandera. Bestalde, eta bi jardunaldietan garaipenik erdietsi ez arren, Santurtzi T. eta G. Aguadok Santurtzira eraman zuen Bandera 41:00ko denborarekin, bigarren jardunaldian garaipena lortu zuen Orio Orialkiren aurretik (41:13). Go Fit Hondarribiak, lehen jardunaldian garaipena lortu arren, ezin izan zuen bere lehen Bandeira Cidade da Coruña irabazi.

 

Itzuli