Albisteak 2021

LEHIAKETA

14 Eka 2021

"Gure %100a ematea lortu behar dugu"

"Gure %100a ematea lortu behar dugu"

Asier Puertas, Zarautz Gesalaga-Okelan taldeko entrenatzailea ilusioz beterik da bere lehen denboraldirako, eta nahiz eta negua luze joan zaien, gogotsu eta gustura da taldeak egindako lanarekin. 

Asier Puertasek lehen denboraldia egingo du Zarauzko Enbata ontziaren entrenatzaile gisa. Gustura da orainarte egindako lanarekin, nahiz eta jakitun den negua ez dela nahi bezala igaro. “Egia esan, entrenduak eta taldea ondo prestatu da, baina negua gogorra izan da. Oinatzen istoriakin, eta Covidarekin pare bat konfindu izan ditugu, eta alde horretatik gogorra izan da”, aitortu du oriotarrak. 

Denboraldia hasteko aste gutxiren faltan, taldea “lahiatzeko gogoz” ikusten du. “Entrendu asko egin ditugu, eta ez dugu asko lehiatu, beraz entrenduetan egindako lana kanpora ateratzeko gogoz gaude”, adierazi du Puertasek. 

Helburuei dagokionez, argi hitz egiten du, eta bere ustez helburua “gure mailarik onena ematea da, eta ahalik eta azkarren ibiltzea. Gure esku ez dago besteak nola ibiliko diren, baina bai gure %100ª ematea”, ziurtatu du Enbata traineruko entrenatzaileak. 

Gainontzeko aurkariei buruz galdetzean, erreferentzia gutxi izateak baldintzatu dezakeela dio, nahiz eta aitortu duen “neguko jaitsieretan oso ondo ibili dira, eta badakigu azkar ibiliko direla.

Itzuli