ACT TV

ELKARRIZKETAK

29 Mar 2021

A Coruña eta ACT elkarrekin hiru urte gehiago

A Coruña eta ACT elkarrekin hiru urte gehiago

Concello da Coruñak eta ACTk euren arteko harremana sendotu dute datozen hiru denboraldietarako, Eusko Label Liga eta Euskotren Liga bertan jokatzeko

Concello da Coruña eta ACTk elkarlanean jarraitzeko akordioa sinatu dute. Horri esker, Galiziako hiriak Eusko Label Liga eta Euskotren Ligak bertan izango dira datozen hiru urteetan. Horrenbestez, A Coruña Caixabank-en Koroa eta Euskotren Saria irabazteko borrokaren lekuko izaten jarraituko du 2021, 2022 eta 2023 denboraldietan. Hitzordu hauek, bi jardunalditara jokatzen jarraituko dute, izan ere, dagoeneko arraun finkoko zaleentzat erreferente bilakatu dira. 

Uztailaren 3an eta 4ean Eusko Label Ligak eta Euskotren Ligak euren denboraldiari hasiera emango die Riazorreko hondartzan. Bi egunez izango dira Cidade da Coruña Bandeiraren lehian, hain zuzen ere, denboraldiko lehen bandera izango da. Bi jardunaldiak osorik eskainiko dira EiTB-ren eta TVG-ren paintailetan, baita eitb.eus-en ere.

Akordioa berritzeko unean izan dira Borja Rodrigo ACTko presidentea, eta Juan Ignacio Borrego, Erakunde Harremanetarako, Turismoko eta Herritarren Segurtasuneko zinegotzia. Rodrigezek dimentsio honetako batasun bat lortzearen garrantzia azpimarratu du: "Akordio honekin hainbat helburu betetzen ditugu; egonkortasuna eta ospea gure lehiaketari. Coruñarekin horrelako akordioa lortzeak ilusio handia egiten digu". Borregok, bere aldetik, horrelako hitzordu batek lortzen duen inpaktu handia nabarmendu du: "Azken lau urteotan hitzordu hau hartzen izandako esperientzia zoragarria izan da, eta hiriari eragiten dion inpaktua ere halakoxea da; horregatik, kalitate handiko proba honen alde egiten jarraitu nahi dugu".

Itzuli