Albisteak 2021
ELKARTEA
20 Ots 2021
ACTk udari begira lanean jarraitzen du
Elkarteko kideek urteko bigarren saioa izan dute gaur
Gaur goizean ACTko klubak urteko bigarren Batzarrean izan dira. Era telematikoan ospatu den hitzordu honetan, arraunaren maila goreneko bazkideek dopinaren aurkako eta kirolarien segurtasunarekin zerikusia duten gaiak jorratu dituzte. Horrela, udan egingo diren lehiaketetarako prestakuntzak erritmo sendoan aurrera darrai. Bazkideak bilduko diren hurrengo aldia martxoan egingo den Ohiko Batzarrean izango da, udaran lehiatuko diren Eusko Label Liga eta Euskotren Ligaren edizio berriak asteko 3-4 hilabete besterik geratzen ez direnean.