Albisteak

BEREZIAK

21 Abe 2020

Distantziatik bada ere, Eguberri on

Distantziatik bada ere, Eguberri on

Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako arraunlariek denboraldi honetako oroitzapenik onenak partekatu dituzte euren pertsona maitatuenekin

2020 amaitzear gaude, eta atzera begiratuz, gure mundua hankaz gora jarri duen birus ditxoso honen etorrerak markatu du urtea. Arraunaren mundua ez da egoera horretatik kanpo geratu, eta Eusko Label Ligan eta Euskotren Ligan aurreikusitako egutegiko jardunaldi guzti-guztiak jokatu ahal izan diren arren, estropadetan zalerik ez egotea arraroa izan da guztientzat.

Aurreko denboraldietako agurrek, musuek eta besarkadek, telefono mugikorraren eta sare sozialen bidezko deiak eta animo-mezuak ekarri dituzte. Arraunlariak horren jakitun izan dira, eta Gabonetako data hauek aprobetxatuz, 2020. denboraldiko euren esperientzia baloratu dute.

Aurten distzantziatik izan bada ere, eskerrik asko gure oroitzapen onenen parte izateagatik. Gabon zoriontsuak eta urte berri on.

Itzuli