Albisteak

ELKARTEA

12 Abe 2020

ACTk bere azken Batzarrarekin itxi du urtea

ACTk bere azken Batzarrarekin itxi du urtea

Benigno Silvak eta Jon Garaizarrek osatuko dute ACTko Batzorde Tekniko berria

Gaur goizean, aCTko bazkideen beste bilera telematiko bat ospatu da, 2020ko azken ohiko bilkura izan dena.

Batzarraren gai-zerrendako puntu nagusi gisa, urteko azken hiruhilekoari dagozkion aurrekontuarekin eta kudeaketarekin lotutako gai garrantzitsuenak aztertu dira, eta, era berean, Benigno Silva ACTko Batzorde Teknikoaren arduradun berriaren izendapena onartu da. Hala, Lourdes Garcíaren lekukoa hartu du,, arrazoi profesionalengatik karguan jarraitzen ez duena.

Beraz, Jon Garaizarrekin batera, Batzorde Teknikoa osatuko duten pertsonak izango dira. Puntu honetan, ACTk aprobetxatu du Lourdesi eskerrak emateko, Batzorde Teknikoaren buruan egindako lan onagatik. Era berean, ibilbide profesional berrian zorterik onena opa dio.

Bazkideek aurtengo ekitaldi ekonomikoaren jarraipena eta 2020ko denboraldiko Dopinaren Aurkako Memoria jaso dituzte Zuzendaritza Batzordearen eskutik. Memoria horretan 53 lagin bildu dira guztira (27 lehiaketan eta 26 kanpoan), eta horietatik 2 aurkakoak izan dira eta zigorrik gabe ebatzi dira.

Bestalde, eta COVID-19aren ondorioz oraindik bizi dugun egoera eta testuinguru zailaren jakitun izanik, bazkideak Eusko Label Ligaren eta Euskotren Ligaren 2021eko kanpainarako lehiaketaren egutegi bat zirriborratzen hasi dira.

Berriz ere urtarrilean bilduko dira ACTko bazkideak beste Batzar batean datorren denboraldiari begira lanean jarraitzeko.

Itzuli