Albisteak 2020

BEREZIAK

27 Aza 2020

Zer dio prentsak?

Zer dio prentsak?

Komunikabideek Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako fitxaketen merkatuaren informazioa hurbiltzen digute

Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako tripulazioak gimnasioan entrenatzen hasi dira denboraldi-aurrean, pandemiaren egoera hobetu eta uretan entrenatu ahal izateko.

Aste honetako informazioa Urdaibai Aviak 2021 denboraldirako izango dituen bi altetan oinarritu da. Jon Elortegiren hitzak azpimarratu ditu DEIAk, "arraunlarien % 90" mantentzen dituztela argudiatuta. Fitxaketei dagokienez, NIko Yurramendi (Donostiarra) eta Mikel Bereciartua (Elantxobe) izango dira 2021eko Eusko Label Ligan parte hartuko duten taldekide berriak.

MUNDO DEPORTIVOren Bizkaiko edizioak informazio horren berri eman du, eta aitaturiko bi fitxaketez gain,  Unai Billakorta izendatu du denboraldi berriari begira 'txo' taldearen baja bakarra bezela.

Itzuli