Albisteak 2020

BEREZIAK

17 Aza 2020

Txapeldunak entrenatzailea berritu du

Txapeldunak entrenatzailea berritu du

Iker Zabalak beste urtebetez jarraituko du Santurtzi Transportes eta Grúas Aguadoren agintean, talde bizkaitarra CaixaBank bere lehen Koroa lortzera eraman ondoren

Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako kluben denboraldi-aurrea abian da dagoeneko, eta lanean jarraitzen dute datorren denboraldirako arraunlari zerrendak osatzen. Berriak ematen azkena Santurtzi Transportes eta Grúas Aguado izan da, bere historiako lehen CaixaBank Koroa altxatzera eraman dituen entrenatzailearengan konfiantza izaten jarraituko duela jakinaraziz.

Iker Zabalak bosgarren denboraldia egingo du Ezkerraldeko taldearen agintaritzan, eta azken udan erakutsitako mailari eusten saiatuko dira. Zabalak jarraipena emango die txapeldun egin zituen taldeari eta aldaketa nagusia patroi postuan edukiko du, 2020ko CaixaBank Patroi Onenare saria eraman duen Asier Zurinagak arrauna utzi ostean, Gorka Aranberri zarauztarra izango baitu Zabalak ‘Sotera’ gidatzeko gertu dugun 2021 urte honetan.

Itzuli