Albisteak

BEREZIAK

25 Ira 2020

Zer dio prentsak?

Zer dio prentsak?

Komunikabideek Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako fitxaketen merkatuaren informazioa hurbiltzen digute

Arraun-denboraldiaren amaieratik astebete ere igaro ez bada ere, taldeak lanean hasi dira arraun-maila gorenaren denboraldi berriari begira plantillak osatzeko. Komunikabideek arraunlarien eta entrenatzaileen fitxaketen merkatuaren aldaketei buruzko informazio guztia ekartzen digute, aldaketa guztien berri izan dezagun.

Bai DEIAk bai EL CORREOk astean zehar aurreratu digute Jon Elortegi 'Txapas'-ek Bermeo Urdaibai Aviarekin berrituko duela, eta hala baieztatu du gaur eguerdian talde bermeotarrak sare sozialen bitartez. Barrikako entrenatzaileak garaipenaren bidera itzuli du taldea, denboraldi honetan Eusko Label Ligako bi bandera lortuz. Era berean, DEIAk talde bizkaitarraren asmoa proiektuari jarraipena ematea dela gaineratu du, 'Bou Bizkaia' ko arraunlari guztiak berritzeko intentzioa daukala esanez.

Santurtzi Transportes y Grúas Aguadok euren lehen CaixaBank Koroa lortzearen biharamunean, traineruko bi pieza garrauntzitsuk hurrengo denboraldian ez zutela 'Sotera'-n jarraituko aurreratu zuen ETBk. Iker Pascual eta Adrian Gonzalez dira, eta Juan Zunzuneguiren aginduetara itzuliko dira datorren denboraldian Zierbena Bahias de Bizkaira.

Itzuli