ACT TV 2020

ELKARRIZKETAK

20 Ira 2020

Zarautz Babyauto eta Tiran Pereira nagusitu dira playoffetan

Zarautz Babyauto eta Tiran Pereira nagusitu dira playoffetan Zarautz Babyauto eta Tiran Pereira nagusitu dira playoffetan

Hondarribia Bertako Igogailuakek bere postua defendatu du promozio jardunaldietan eta datorren urteko Euskotren Ligan egongo da

Zarautz Babyautok maila goreneko taldearen izaera defendatu du Eusko Label Ligako playoffetan eta arraunaren elitean lehiatzen jarraituko du beste urtebetez. Eurekin batera, Tiran Pereirak ere irabazi du bere tokia Eusko Label ligan.

Zarautz Babyautok egin du gaurko denborarik onena itsasadarrean 19'52"66ko kronoarekin, Sanpedrotarra AEk jarraitua 2"62ra. Hirugarren denborarik onena SDR Pedreña Grupo Dynasolentzat izan da 19'56"16ko markarekin eta SD Tiran Pereira laugarren izan da 19' 56" 72rekin. Samertolameu Overseak itxi du sailkapena 20'02"28ko denborarekin.

Horrenbestez, Zarautz Babyauto eta SD Tiran Pereira nagusitu dira playoff honetan 9 eta 7 punturekin, hurrenez hurren. SDR Pedreña Grupo Dynasol eta Sanpedrotarra AE, 5 punturekin, hirugarren eta laugarren geratu dira eta Samertolameu Oversea bosgarren postuan izango da 4 punturekin.

Hondarribia Bertako Igogailuak taldeak Euskotren Ligako bere plaza defendatu du

'Ama Guadalupekoa'k Euskotren ligan duen postuari eustea lortu du igoera/jaitsiera playoffean, eta datorren denboraldian errepikatuko du, Orio Arraunketa Elkartea, Donostiarra Lacturale eta Donostia Arraun Lagunakekin batera, Euskotren Ligaren edizio berri batean.

Hibaika Jamones Ancín izan da traineru azkarrena Portugaleten 10'30"04ko denbora erdietsiz. Bigarren postua Hondarribia Bertako Igogailuakentzat izan da 10 '31 "86ko kronoarekin. Hirugarren postua Tolosaldea Arraun Klubak lortu du 10'47"20ko erlojupekoa osatuz  (10" ko zigorra irteeran estatxari ez eusteagatik) eta Cabok 11'04"80rekin itxi du sailkapena (10" ko zigorra irteeran estatxari ez eusteagatik).

Bi jardunaldien batuketan, Hondarribia Bertako Igogailuakek irabazi du Euskotren Ligako playoff-a, 7 punturekin. Hibaika Jamones Ancín, gaurko garaipenarekin, bigarren postura igo da 5 punturekin. Tolosaldeak lortu du hirugarren postua 5 punturekin, baina errenteriarrak baino denbora batura txarragoarekin. Laugarren postua Caborentzat izan da 2 punturekin.

Itzuli