Albisteak

BEREZIAK

14 Abu 2020

Arraun errazio bikoitza Zarautzen

Arraun errazio bikoitza Zarautzen Arraun errazio bikoitza Zarautzen

Asteburu honetan Zarauzko XLIII. Eta XII. Ikurriñak lehiatuko dira udalerri Gipuzkoarreko uretan

Asteburu honetan iritsiko da Eusko Label Ligara eta Euskotren Ligara, kirolarientzat eta arraunzaleentzat udako hitzordu garrantzitsuenetako bat dena. Urtero egutegian gorriz markatuta dauden estropada horietako bat da. Zarauzko Ikurriñaz ari gara, asteburu honetan bi lehiaketetako hamaikagarren eta hamabigarren jardunaldiak jokoan jartzeko balioko duena, eta 2020ko Euskotren Liga amaitutzat emango duena.

Larunbateko jardunaldia 17:40etan hasiko da Zarauzko XII. Ikurriñaren lehen jardunaldiarekin, non Orio Arraunketa Elkartea, Donostiarra Lacturale, Donostia Arraun Lagunak eta Hondarribia Bertako Igogailuak itsas milia eta erdiko ibilbidean (2.778 metro) neurtuko diren beste behin, bi luzerekin eta ziaboga batekin. Ondoren, Eusko Label Ligako ontziak hiru itsas miliako (5.556 metro) distantzian lehiatuko dira, hiru ziabogarekin lau luzetan banatuta. Gizonezkoen hiru txandak CaixaBank Koroaren lehiaren sailkapenean oinarrituko dira, eta Kaiku Vusa, CR Ares, Zarautz Babyauto eta Ondarroa Cikautxo izango dira lehen txandan. Bigarren txandan Lekittarra Elecnor, Cabo, Zierbena Bahías de Bizkaia eta GO fit Hondarribia arituko dira arraunean. Azkenik, ohorezko txandan, Donostiarra Amenabar, Santurtzi Transportes y Grúas Aguado, Orio Arraunketa Elkartea eta Bermeo Urdaibai Avia izango ditugu.

Igandean, Zarauzko XLIII. eta XII. Ikurriñen bigarren jardunaldiarekin itzuliko da txapelketa. Hau emakumezkoen lehiaketaren hamabigarren eta azken jardunaldia izango da eta estropadaren ondoren Orio Arraunketa Elkartea bigarren aldiz koroatua izango da Euskotren Ligako irabazle bezala. Jarraian, Zarauzko XLIII. Eusko Label Ligako ikurriña lehiatuko dute mutilen traineruek. Taldeak hiru txandetan banatuta egongo dira, larunbateko estropadako azken sailkapenaren arabera.

Orio Arraunketa Elkarteak (22'23"04) eta go fit Hondarribiak (40'12"78) irabazi zuten iaz hemen, eta Getaria-Tolosaren (2011, 21'15"22) eta Castroren (2008, 38'56"72) esku daude estropada-eremu honetako errekorrak.

Eusko Label Liga oso estu iritsiko da txapelketaren une honetara sailkapenaren fronte guztietan. Bermeo Urdaibai Avia lidertzan da 97 punturekin, Orio Arraunketa Elkartea 93rekin eta Santurtzi Trasnporte y Grúas Aguado eta Donostiarra Amenabar 92rekin. GO fit Hondarribiak bigarren txanda irekitzen du 84 punturekin eta berarekin batera daude Zierbena Bahías de Bizkaia 78 punturekin, Cabo 62 punturekin eta Lekittarra Elecnor 44 punturekin. Beheko aldea gori-gori dago, oraindik dena erabakitzeke dagoen lekuan. Ondarroa Cikautxo bederatzigarren da 39 punturekin, eta jarraian dira Zarautz Babyauto 38 punturekin, CR Ares 36 punturekin eta Kaiku Vusa 25 punturekin.

Caboko Manuel Triñanes eta Ondarroa Cikautxoko Iñigo Larrinaga berdinduta daude CaixaBank Patroi Onenaren sailkapenean, 8 punturekin, eta jarraian da Oscar Hermo, Cabokoa ere, 5 punturekin.

Orio Arraunketa Elkartea titulua ziurtatuta iritsiko da Zarautzera, 38 punturekin. Donostiarra Lacturale da bigarren 30 punturekin eta Donostia Arraun Lagunakek 19 punturekin eta Hondarribia Bertako Igogailuakek 16 punturekin ixten dute sailkapena. Patroi Onenari dagokionez, Donostiarra Lacturaleko Natalia Tubiok lehen postuan jarraitzen du 18 punturekin, eta Orioko Arraunketa Elkarteko Nadeth Agirrek jarraitzen du 17 punturekin.

Itzuli