Albisteak

BEREZIAK

07 Abu 2020

Murrizketak Hondarribian eta Ondarroan

Murrizketak Hondarribian eta Ondarroan

Kirolarien eta zaleen osasuna bermatu ahal izateko, estropadak telebistaz ikustea gomendatzen dugu.

Larunbatean Hondarribiko XXXIII. Bandera – Mapfer Sari Nagusia eta XII. Txingudiko Bandera – Mapfre Sari Nagusia eta igandeko XXXVI. eta III. Ondarroako Bandera – Cikautxo Sari Nagusia direla eta, bi estropaden antolatzaileek zenbait neurri hartu dituzte kirolarien eta zaleen osasuna bermatzeko.

Larunbatean, Hondarribian, Kirol Portuko traineruen ontziratze gunea mugatuko da. Bestalde, hondartzako Espigoia eta Kai Berria ere itxita egongo dira eta ezin izango da estropada ikustera pasa aurreko edizioetan bezala.

Igandean Ondarroan, portuan kokatuta dauden ontziratze gune eta gune teknikorako sarbidea itxita egongo da.

Barkatu eragozpenak, eta gogoratu estropadak zuzenean jarrai ditzakezuela ETB, TVG, irrati eta gure sare sozialen bidez.

Itzuli